Ilegalki askatu zituzten kastoreak 2003an, eta geroztik hedatzen ari dira. Aurretik ere egon ziren, baina, bosgarren mendean. Hau da, orain dela hamabost mende desagertu zen (Castor fiber) iberiar penintsulatik. Egun, ez da jatorrizko faunaren parte.
Eta, orain, urtxakurrak, ipurtatsak eta bisoi europarra dira kastorearekin elkarbizitzan aritu behar duten berezko espezieak, horiek baitira erregin eta errege Ultzama eta Arga ibaian. Kastorea, kopuru aldetik, urria da, oraindik ere.
Gurelur elkarteak argi du ez dela kaltegarria kastoreak sartzea Nafarroan, "ez da deabrua". Desagerrarazi nahi izenez gero, "gizakiak bitan desagerrarazten duen espezie bakarra izanen da.
Uharten azaldutako kastorea grabatu du Migueltxo Molinak (@MisuLintxi).