Larunbatean Berriobeitiko VIII. Euskararen Eguna Ballariainen

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 2a, 20:09

Goizeko 11.30etatik aurrera egitarau oparoa. Zindiku folk taldea eta The Trikiteens arituko dira.  

Hauxe da Berriobeitiko Zendean antolatzen den VIII. Euskararen Eguna.  Oraingo honetan Ballariain herrian ospatuko da festa.

20 biztanle inguru dituen Iruñerriko herri txiki honek hartuko du aurten euskararen festa.

Egun osoko egitaraua prestatu da, 11:30etik aurrera. Goizean dantzak, erraldoiak eta herri kirolak izanen dira. Herri bazkaria eta gero, haurrentzako jolas gune bat irekiko da: puzgarriak, jolasak eta talo tailerra. Helduentzat, berriz, bazkalondoko kantaldia izanen da, Zindiku folk taldearekin eta, ondoren, dantzaldia The Trikiteens taldearekin.

Udalak aditzera eman duen bezala euria eginen balu, dena prest dago egitarauko jarduera guztiak egiteko. Bazkaria eta kontzertuak egiteko karpa itxi bat izanen da. Haurren ekitaldiak egiteko, 300 metro karratuko barrakoi bat erabiliko da; hor eginen dira goizeko ekitaldiak eta arratsaldean hor jarriko dira puzgarriak eta jolas gunea.

Bestalde antolatzaileek esan dute autoekin ezin izanen dela pasatu herrira barrura (soilik auzokideak).
Autoak uzteko gune bat egonen da herriko sarreran (50 bat auto uzteko) eta Ballariainetik Elkartera doan bidean, albo batean autoak uzteko aukera egonen da (beste 100 auto uzteko). Elkarterako bidean aparkatzen dutenak, gero, irteteko, Elkartera joan eta bi aukera izanen dute, Elkartetik nazionalera irten edo buelta eman eta Ballarianerako bidetik irten.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!