2015ean jarri zuten ikurrina Antsoaingo festetan; horren karietara helegitea ipini zuen Espainiak, baina bertan behera utziko du Iruñeko Administrazio Epaitegiak. Bilduren esku dago alkatetza. Alderdiaren irudiko, "elkarbizitzarako eta gizartearen aniztasunerako aurrerapausoa" da epaia.
"Saiatu dena sentimenduei dagokien gai bat judizializatzen porrot egin du", esan dute prentsa ohar baten bidez, Espainiako helegiteari erreferentzia argia eginez. Erregionalisten ekina ere jarri dute ezbaian: "UPNk konfrontaziorako erabili nahi du gai hau, eta hori guztia obsesioa duelako beste edozein sinbolo bezain gure den horrekiko".
Amaitzeko, Sinboloen Legea aldatzeko lan eginen duela esan du koalizioak, "debeku eta diskriminazioekin" amaitzeko xedez.