Antsoainen ikurrina jartzeagatik Espainiak ipinitako helegitea bertan behera utzi du epaileak

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 27a, 14:00
Argazkia: Antsoaingo udaletxean 2015eko festetan jarritako ikurrina. / @cesardeluis

"Elkarbizitzarako eta gizartearen aniztasunerako aurrerapausoa" da epaia, Bilduren ustetan.

2015ean jarri zuten ikurrina Antsoaingo festetan; horren karietara helegitea ipini zuen Espainiak, baina bertan behera utziko du Iruñeko Administrazio Epaitegiak. Bilduren esku dago alkatetza. Alderdiaren irudiko, "elkarbizitzarako eta gizartearen aniztasunerako aurrerapausoa" da epaia.

"Saiatu dena sentimenduei dagokien gai bat judizializatzen porrot egin du", esan dute prentsa ohar baten bidez, Espainiako helegiteari erreferentzia argia eginez. Erregionalisten ekina ere jarri dute ezbaian: "UPNk konfrontaziorako erabili nahi du gai hau, eta hori guztia obsesioa duelako beste edozein sinbolo bezain gure den horrekiko".

Amaitzeko, Sinboloen Legea aldatzeko lan eginen duela esan du koalizioak, "debeku eta diskriminazioekin" amaitzeko xedez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!