Adif-i trenbidearen ingurunea "behar bezala" zain dezan exijitu dio Berriozarrek

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 26a, 08:29
Argazkia: Trena Berriozartik pasa bitartean.

Larunbatean hiru urteko haur bat trenak harrapatuta hil ostean, tren begizta "berehala" desagerrarazi dezaten eskatu diote tren azpiegituren administratzaileari udal ordezkariek.

"Behar bezainbeste alditan errepikatuko dugu eskaera, Adif-ek tren inguruko hesitura baldintza ezin hobean izan dezan", esan du Raul Maiza Berriozarko alkateak, atzo eskainitako prentsaurrekoan.

Era berean, udal talde guztiek babesa erakutsi diote hildako umearen senideei, "adorea, elkartasuna, gertutasuna eta babesa" adieraziz. Hori dela eta, tren begizta "berehala" desagertu dadin exijitu dute.

Bestalde, udalbatzak onartu du Berriozar homofobiarik, lesbofobiarik, transfobiarik, bifobiarik eta interfobiarik gabeko herria izateko deklarazioa. Horrez gain, entsegu lokalen inguruko ordenantzaren aldaketa ere aurrera eraman du, bai eta etxebizitzak zaharberritzeko diru laguntza ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!