728 bizilagunek hartu dute parte herri-galdeketan. Bigantxak herriko festetan nahi ote zituzten galdetu diete herritarrei. Erroldatutakoen eta hamasei urtetik gorakoen %14k eman du botoa, gehienek ezezkoa %78,8k. Aintzat hartuko dute emaitza Uharteko Udalean eta jaietan ez dituzte bigantxak izanen.
5.238 bizilagun ziren hautes ontzietara deituak eta 728 izan ziren parte hartu zutenak. 574 boto bigantxak askatzearen aurka azaldu ziren eta 153 aldekoak. Boto txuri bat ere izan zen.