Uharten, bigantxak bai ala ez?

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 9a, 13:06

Gaur hasi eta larunbatera arte, Uharteko herritarrek jaietan bigantxak egotea nahi ote duten bozkatu ahalko dute, udal talde guztiek hala onartuta.

Barañaingo bideari jarraituko dio Uhartek. Bigantxak soltatzearen alde dauden ala ez galdetuko die herritarrei. Hautetsontziak gaur ireki, eta larunbatean itxiko dituzte. 

Borobila izan zen ezezkoa Barañainen: %73,3 aurka azaldu ziren; alegia, 1.907 botoetatik 1.398k egin zuten ezezkoarekin bat. 20.468 biztanle izaki, %10,6 inguru bozka eman zuela uste dute.

Oraindik airean dago zer gertatuko den Uharten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!