Etxe kaleratzeak ekiditeko bitartekaritza batzordea izanen du Antsoainek

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 3a, 09:56
Etxe kaleratzeak salatzeko protesta. Arg: izquierda-ezkerra.org

Protokoloa aho batez onartu du osoko bilkurak eta elkarlanean ariko da hipotekek kaltetutakoen plataformarekin.

Etxe kaleratzeen aurrean protokoloa izanen du Antsoiango Udalak. Hala erabaki du osoko bilkurak aho batez. Modu horretan etxegabetzeak ekidin eta bitartekaritza lanak egin ahal izanen dira kudeaketa kontuetan. Horretarako, batzorde bat jarriko dute abian eta elkarlanean ariko da hipotekek kalteturikoen plataformako kideekin eta beste zenbait entitaterekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!