Bajeretako fatxadak margotzeko lehiaketa, Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko api. 22a, 08:23

Hiru sari banatuko dituzte guztira 900 euro banatuz. Maiatzaren 2tik 28ra bitartean aurkeztu daitezke proposamenak. 

Barañaingo bajeren fatxadak margotzeko lehenengo lehiateko antolatu du udalak. 900 euroko saria banatuko du lehen hiruen artean: 400 euro lehenengoarentzat, 300 euro bigarrenarentzat eta 200 euro hirugarrenarentzat.

Barañainen bajera duen edonork aurkez dezake lanen bat, 30 urtetik behera dutenen artean. Lan bakarra aurkezten ahalko da bajerako. Oroginalak, norberak sortua eta sari bakarra eskuratu ahal izanen du. Ez dira onartuko kutsu politikoa duten lanak, errespetu faltak dituztenak, xenofoboak edo pertsonen duintasunaren aurkakoak.

Teknikari eta materialari begira, librea da norberak nahi duen estiloan egitea. DIN-A4ean aurkeztu beharko dira lanak. Barañaingo Gazteen Baliabideetarako Zentroan aurkeztu beharko dira, Baragazten, maiatzaren 2tik 28ra bitarte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!