Sahararekin elkartasunean, Berriozarren ekitaldiak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 15a, 08:19
Saharan protestan. Arg: argia.eus

Gaur ipuin kontalaria izanen da euskaraz, sahaniz eta gaztelaniaz. Heldu den ostegunean Jira Bularik hitzaldia emanen du 19:30ean Kulturgunean.

Gaur hasita eta apirilaren 23ra arte Berriozarren Sahararekin elkartasunean ekitaldiak antolatu ditu. Sahararen Lagunek Elkarteak antolatu ditu eta hitzaldiak, jardunaldiak eta zine-foruma izanen dira besteak beste.

Gaur Chertat eta lehoia ipuina kontatuko dute 18:00etan Gaztegunen. Haurrentzako eta helduentzako kontakizuna da euskaraz, sahaniz eta gaztelaniaz azaldua. Ostegunean, hilaren 21ean, Jira Bulari SEADeko ordezkariak hitzaldia emanen du 19:30ean Kulturgunen. Ostiralean, hilaren 22an, zine-foruma izanen da Sahararen inguruan 20:30ean Kulturgunen. Azkenik, hilaren 23an larunbatarekin, afari solidarioa eginen dute Zulo Alai Elkartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!