'Bai Euskarari' proiektuarentzat 13.500 euro emanen ditu Barañainek

Euskalerria Irratia 2016ko api. 12a, 13:36
Argazkia: Barañaingo Udaletxea.

Sahats elkartearekin berritu du beste urte batez hitzarmena, euskara sustatzeko; hala, eragileek euskarari lotutako konpromisoak hartu eta bete ditzaten ahaleginduko da.

Bestalde, 'Bai Euskarari' ziurtagiriak banatuko dituzte, hizkuntzarekiko koherentziaz jarduten dutenei.

Administrazio gaiei dagokienez, Sahatsek kanpo zerbitzuen kontratazioak egiterako orduan ezarritako irizpideen baldintzetan aholkularitza eskainiko dio udalari, bai langile finkoen kontrataziorako ere.

Iaz, 36 eragilek lortu zuten 'Bai Euskarari' ziurtagiria Barañainen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!