TRWko zenbait langilek kontu korrontea ikusita jakin dute kaleratu dituztela

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 21a, 13:40
TRWko langileen protestetako bat.

> Zuzendaritza gaur hasi da kaleratzeak gauzatzen, enplegu-erregulazioko espedientea aplikatuz.
> LAB sindikatuak Twitter bidez salatu du zenbait kaleratuk nola jaso duten berria.

ZF TRW multinazionalak 123 langile kaleratuko ditu, langileen batzarrak otsailaren 23an zuzendaritzaren azken eskaintza onartu eta gero. Landabengo lantegian orotara 620 dira. Beraz, ia bostetik bat geratuko da kale gorrian. 64 langile arruntak izanen dira, 37 biltegikoak eta 22 teknikoak eta administratiboak.

Langile Batzordeko ordezkariek esana zuten aurreikusten zutela zuzendaritzak Aste Santuan jakinaraztea kaleratzeak. LABek Twitter bidez salatu du zenbait langilek haien kontu korrontea ikusta jakin dutela kaleratu dituztela, kalte ordaina hor sartua zela ikusita.

 

Zuzendaritzak hasiera batean 250 langile kaleratuko zituela iragarri zuen. Hilabeteko negoziazio prozesu gatazkatsuaren ondotik, Langileen Batzordeak zenbait hobekuntza lortu zituen, ez ordea kaleratuak 123 baino gutxiago izatea.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!