Umeen doinuek hartu dute Berriozar

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 21a, 08:30
Argazkia: Haur kantu lehiaketa, Berriozarren.

Berriozarren jokatu zuten atzo zonaldeetako Nafarroako Haur eta Gazteen Kantari Jaialdiko azken saioa.

Bertan sei ikastetxek eta hainbat herritako 126 abeslarik eta hamazazpi soinu-tresna laguntzailek hartu dute parte: Jaso Ikastolatik, Tafallako Ikastolatik, Baztan Ikastolatik, Doneztebeko San Miguel Ikastetxetik, Mendaur Triki-pandero Eskolatik eta Leitzatik. Orotara, hamabi talde. Berriozarko entzunaretoa beteta egon da 300 ikuslerekin. 

Amaia Dominguez, antolatzailea, "oso eskertuta" dagoela adierazi du, bai Jaso Ikastolako ikasle ohien aurkezpen lanarengatik, baita Berriozarko Udalaren laguntzarengatik ere.

Emanaldi "zoragarria" izan dela jakinarazi du, halaber, eta haur eta gaztetxoentzat "esperientzia paregabea".

Jaialdi nagusia apirilaren 30ean eginen dute, Tafallako kulturgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!