Oraindik badira sarrerak Bidador pastorala Barañainen ikusteko

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 16a, 08:13

> Sarrerak 012 telefonoan eta hemen eskura daitezke. Karrikirin agortu dira.
> Ikuskizuna Iruñerrian ikusteko azken aukera da.
> Larunbatean, 20:00etan taularatuko dute.

Joxe Miel Bidador. Iruñeko euskaldunak pastoralean lanean jo eta ke arituriko hiru lagun elkarrizketatu ditugu Metropoli Forala saioan. Kike Diez de Ultzurrun koordinatzailea eta Leire Zabaltza eta Julen Leuza arizaleak. Pastoral mañueteroa auzolan ederra dela nabarmendu dute, Baita Barañaingo auditorioa pastorala taularatzeko toki arrunt aproposa dela ere. 

Sei urte bete dira Joxe Miel Bidador hil zenetik. Gizon polifazetikoa. Euskal kulturaren ikerlari nekaezina, filologoa, idazlea, irakaslea, dantzaria. Haren omenez, bere bizitza eta lana gogoratzeko pastorala osatu zuten hainbat lagunen artean. Iazko urrian taularatu zuten lehen aldiz Iruñeko Burguen Plazan, Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastorala. Ikuskizunaren arrakasta itzela izan zen. Gauzak horrela, Duguna Dantza Taldeak, Zaldiko Maldikok, Euskaldunon Biltokik eta Karrikiri elkarteak erabaki dute bigarren saio bat egitea. Martxoaren 19an lan horrenbigarren emanaldia ikusi ahal izanen da Barañaingo Auditorioan, arratsaldeko zortzietatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!