Bi pertsona larri zauritu dira Erreniegako tuneletan, A-12an

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 10a, 10:46

Auto bat errepidetik irten da eta gidaria harrapatuta gelditu da. Beste kotxe bateko lau lagun laguntzera joan direnean hirugarren auto batek aurretik eraman ditu.

A-12 errepidean, Legarda herritik gertu izan da istripua. Auto bat errepidetik irten da eta gidaria harrapatuta gelditu da. Beste kotxe bateko lau lagun irten dira laguntza eskaintzera eta une horretan hirugarren auto batek aurretik eraman ditu.  Bi pertsona larri zauritu dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!