Uharteko Zuhaitzaren eguna martxoaren 6ra aldatu da, eguraldiagatik

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 24a, 21:22

Zuhaitz landaketan parte hartzeko eskariak martxoaren 3ra arte egin ahal izanen dira.

Asteburu honetarako espero den euria eta hotzarengatik Udalak erabaki du ekitaldia atzeratzea. Izena emanda daudenak eta martxoaren 6an parte hartu ezin izanen dutenei ordaindutakoa itzuliko ziae.

Egitaraua:

Neskek eta mutilek babestu dituzten arbolak landatuko ditugu Erripagainako zonaldean, udaleko lorazainek lagunduko gaituzte. Jarduera guztian zehar gurasoek haurrak lagunduko dituzte.

Landaketa zonaldera ailegatzeko udalak autobus bat jarriko du parte hartzaile guztien zerbitzura.
Topaketa: 10:30ean Berdintasunaren Plazan (eskolaren aurrealdean).
Izen emateak: otsailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean Kultur Etxean 09:30-13:30 ordutegian eta Balio Anitzeko Espazioetan 15:00- 21:00 ordutegian.
Babesaren prezioa: 1€ haur eta zuhaitz bakoitzeko.
Zer eraman behar da? Oinetako eta arropa erosoa, plastikozko botila bat hutsik 1,5 litrotakoa (ureztagailu gisa erabiliko dugu) eta AITZURRA duenak ekar dezala.
Hamarretakoa egonen da parte-hartzaile guztientzat, edaria bakoitzak bere kabuz eramango du.

Antolatzailea: Uharteko Udala; lorazainen zerbitzua eta Kultur Etxea. Laguntzaileak: APYMA Kimua, Zumedia eta Urbi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!