'Elkartasun taupadak', Gorka Zabalaren alde

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 24a, 11:40

'Elkartasun Taupadak' musika, antzerki eta poesia ikuskizuna antolatu du Zizurko Libre taldeak. Hilaren 26an izanen da, Zizurko anfiteatroan, 19:00etan.

Denetarik egonen da espektakuluan. El Trono de judas taldea igoko da, esaterako oholtzara, bai eta Zuriñe Hidalgo (Hesian) abeslaria ere. Ekia eta Aitzkiller DJ musikariak ere izanen dira.

Imanol Espinazo antzezleak, bestalde, antzezlan baten zatitxo bat eskainiko du. Ivan Otxobrek torturaren kontrako horma irudia margotuko du, eta Beñat Azkonak olerki bat errezitatuko du. Ez dira bestelako ekarpenak faltako: Zizurren Kantuz eta Trikitilarien taldea ere ariko dira.

Sarrerak bi euroan daude salgai, Kultur Etxeko leihatilan eta Garnatxa Tabernan.

Audientzia Nazionalak epaituko du Zabala apirilean, Patxi Arratibel, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Iñigo Gonzalezekin batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!