Larunbatean, torturaren aurkako nazioarteko egunean, auzolanean eta baimenarekin margotu zuten Tortura stop horma-irudia Burlatan. Asteartean baina, ezabaturik agertu zen pareta. Burlatako Udalak jakinarazi du akatsa izan dela ezabatu izana eta datozen egunetan berriz margotzeko aukera izanen dela. Udalak gainera berretsi du torturaren aurkako jarrera irmoa mantentzen segitzen duela.
Aztnugal izenarekin ezaguna den auziaren bueltan Joan den astean zenbait ekitaldi izan ziren Iruñerrian. Hitzaldiak, mahai inguruak eta kontzertuak egin zituzten Segiko kide izatea leporatuta auzipetuak dauden bost gazteri babesa emateko. Horma-irudia ekitaldi sorta horien baitan egin zuten herritarrek.