'Tortura stop' zioen horma-irudia akats batengatik ezabatu dute

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 17a, 08:15
Torturaren aurkako horma-irudia, Burlatan. Arg:@EHBilduBurlata

Burlatako Udalak jakinarazi du akatsa izan dela ezabatu izana eta datozen egunetan berriz ere horma-irudi hori margotuko dela.

Larunbatean, torturaren aurkako nazioarteko egunean, auzolanean eta baimenarekin margotu zuten Tortura stop horma-irudia Burlatan. Asteartean baina, ezabaturik agertu zen pareta. Burlatako Udalak jakinarazi du akatsa izan dela ezabatu izana eta datozen egunetan berriz margotzeko aukera izanen dela. Udalak gainera berretsi du torturaren aurkako jarrera irmoa mantentzen segitzen duela.

Aztnugal izenarekin ezaguna den auziaren bueltan Joan den astean zenbait ekitaldi izan ziren Iruñerrian. Hitzaldiak, mahai inguruak eta kontzertuak egin zituzten Segiko kide izatea leporatuta auzipetuak dauden bost gazteri babesa emateko. Horma-irudia ekitaldi sorta horien baitan egin zuten herritarrek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!