Berriozarko udalak eskiatzeko ikastaroak eskainiko ditu Belaguan

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 1a, 10:30
Argazkia: Belaguako eskiatzeko eremua.

Fondoko eskia, elur-erraketena, skating-a eta beste egiteko aukera eskainiko die adin guztietako herritarrei.

Autobusa, pistetarako sarrerak eta materialaren alokairua ere eskaintzaren barnean egonen dira. Adoiko Kirol Patronatuarekin eta Berrikilanekin batera egindako hitzarmenaren ondorio da aukera.

Belaguan izanen da ekimena, asteburutan. Izena emateko Berriozarko Kirol Bulegoan eman beharko da izena, abenduaren 10ean eta 11n, 10:00etatik, 13:30etara.

948 30 16 36 telefono zenbakira deituta eskuratu daiteke informazio gehiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!