Zirkuitu komertzialetik kanpoko jaialdi handia

'Sorgin Gaua' jai ez-komertziala eginen dute gaur eta bihar, Sorginkale Banaketak-ek antolatuta; besteak beste, hitzaldiak eta kontzertuak daude -tartean, Euskabaret, Saskarrak eta Managäitz-.

Gaur ekinen diote egitarauari, Makiak, anarkistak gerrillan izeneko hitzaldiarekin, Ni cautivos, ni desarmados-en eskutik, gaztelaniaz. 20:30ean, Perro Lobo rap taldeak joko du. Dena, Zizurko Esparru gaztetxean.

Larunbata izanen da, dena dela, egun handia. Hamaiketako beganoarekin bilduko dituzte indarrak egunari aurre egiteko, 11:00etan; eta, eguerdian, mahai inguruaz gozatu ahalko dute. Katalunian jarriko dute mira bertako hainbat eragilek, Anarkismoa eta Kataluniako prozesu soberanista mahai inguruan.

14:30ean bazkari autogestionatua eginen dute, eta bazkalostea girotzeko xedez, Puro Luego talde bilbotarrak emanaldia eskainiko du. 17:00etan, "banatzaile alternatiboen azoka" muntatuko dute, eta kontzertuak 18:30ean hasiko dira. Honako taldeak ariko dira:

NO KOMPLY (hc melódico, Zalla)
ZARTAKO (punk bortitza, Iruñea)
INDARRAP (rapa, Gasteiz)
MANAGÄITZ (hc melodikoa, Zarautz)
EUSKABARET (musika espektakulua, Iruñerria)
SASKARRAK (Oi! Txantrea)
ZARTAKO-K (ska, Tafalla)
TIEMPOS DE IRA (hardcorea, Ciudad Real)