'Aurrera egiteko akordioa' erdietsi dute Zizur Nagusian

Zizur Nagusian akordioa erdietsi dute. Arg:zizurardoi.com

Geroa Bai, EH Bildu, Zizur Elkarturik eta AS Zizurrek aurkeztu dute akordioa 2015-2019 urteetarako. Gizarte politikak eta gardentasuna lehenetsi dituzte.

Aurrera egiteko akordioarekin gizarte politikak bultzatu eta gardentasunez ariko direla lehenetsi dute Geroa Bai, EH Bildu, Zizur Elkarturik eta AS Zizur taldeak. 2015-2019 urteetarako akordioa da eta Gobernuak segituko duen lan ildoa jasotzen du.

Jon Gondan Zizur Nagusiko alkateak nabarmendu du, “ez da gutxiengo batzuen akordioa, baizik, Gobernu egonkorra izateko hitzarmena da”. Herritarren beharrak asetzeko bideratutako akordioa dela ere gaineratu du.