Euskararen Egun arrakastatsua Zizur Txikian

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 26a, 09:01

Euskalerria irratiaren urteotako lana omendu eta euskararen aldeko apustua goraipatu zituzten omenaldian.

Ehunka bizilagunek hartu dute parte Zizur Zendeako Euskararen Egunean. Kalejiran irten ziren goizean goizetik eta ekitaldi ugari izan zituzten egun osoan. Donibaneko joaldunak, dantzariak, txistulariak, gaita jotzaileak eta trikitilariak izan ziren larunbateko jai egunean. Herri bazkarian 200 lagun batu ziren eta dantza ikuskizunarekin eman zioten amaiera euskararen aldeko ospakizunari.

Nafarroako Gobernuko eledun Ana Ollo izan zen ekitaldi nagusian baita Zizur Zendeako alkate Jesus Antonio Barricarte, Barañaingo alkate Oihaneder Indakoetxea eta Zizur Nagusiko alkate Jon Gondan ere. Hain zuzen, ekitaldi nagusian Euskalerria irratiari egin zioten omenaldia. Euskararen aldeko lanagatik eta berriki jaso duen lizentziagatik goraipatu zuten Euskalerria irratia. Bertan izan zen irratiko zuzendari Mikel Bujanda.

Eskakizunak ere egin zituzten: 0-3 urte arteko haurrentzat euskarazko haur eskolaren beharra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!