Euskalerria Irratia sarituko du Zizurko Euskararen Egunak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 23a, 12:18

Bihar ospatuko dute festa, eta, besteak beste, kalejira, umeentzako puzgarriak, bazkari herrikoia eta Aitorrek jarritako musika izanen dituzte.

Zizur Txikian eginen duten festa "baliabide ekonomiko gutxirekin eta maitasun handiz" prestatu dutela adierazi dute antolatzaileek. Halaber, herritarrei eskertu diete egindako lana, izan ere, haien laguntzarik gabe "ezinezkoa" litzateke ospakizuna.

"Gu guztiok batzen gaituena euskara da, gurea sentitzen dugu eta euskararen babes, sustapen eta batez ere, eguneroko erabileraren alde gaude", jakinarazi dute prentsa ohar baten bidez.

Euskalerria Irratiari, aitortza

"Euskararen alde egindako lan eta borroka irmoaren adibide izan da Euskalerria Irratia. Hori dela eta ,hirugarren edizio honetan, omenaldi txiki bat egingo diogu, Iruñerrian euskaraz igortzen duen irrati bakarrari, orain arteko lana eskertzeko", esan dute Santa Ageda Kultur Taldeak eta Zendeako Lagunak-ek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!