Jai herrikoiak antolatzeko xedez bildu dira Udala eta festa batzordeak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 16a, 08:39
Buztintxuriko jaiak.

Auzoetako festak antolatzen dabiltzan taldeak lehen aldiz elkartu dira Udalarekin jai herrikoien protokoloa adosteko.

Arrosadia, Txantrea, Alde Zaharra, Iturrama, Arrotxapea, Buztintxuri, Azpilagaina eta Mendillorriko jai batzordeetako kideak izan dira Udal taldearekin batzartuta, baita Gora Iruñea! Plataforma ere. Foro bat sortzea da ideia eta atzo izandako auzo horietaz gainera Donibane, Sanduzelai eta Etxabakoiz ere hasiko dira batzartzen. Jai herrikoiak elkarlanean antolatzea da xedea eta horretarako protokolo bat eratu nahi dute. Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia Maider Beloki eta Mugikortasun eta Hirigintza Ekologikoaren zinegotzi Armando Cuenca izan ziren Udalaren ordezkari gisa bilera horretan.

Zertan oinarrituko da protokoloa? Alde batetik, azken urteetan auzo askotako jaiek izan dituzten isunak ekiditea da helburua. Horretarako, azpiegiturak muntatzeko babesa izanen dute jai batzordeek eta argi eta uraren gastuetarako laguntzak. Ordutegiak ere finkatu nahiko lituzke Udalak, programazioa osatzeko baldintza minimoak adostu eta baimen kontzesioak esleitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!