Lau lurrikara Iruñerrian azken orduetan

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 15a, 17:51
Irudia: Geografia Institutu Nazionala

Bi dardarizo nagusiak bart gauean izan dira. Lehenak 3.2 puntuko magnitudea izan du eta epizentroa Biurrun herrian. Bigarrena, 1.7 puntukoa,  Getzen gertatu da.

Iruñerriko hainbat tokitan nabaritu dituzte dardarizoak bart gauean eta goizaldean. Geografia Institutu Nazionalak aditzera eman duenez lehen lurrikara, gogorrena, 1:46:41ean izan da eta bigarrena 1:57:13ean.  Beranduago, goizeko 08:39:03ean, beste lurrikara txiki bat izan da, Adios herrian epizentroa izan duena.

Aldez aurretik, asteazken gauean, 22:31ean, beste dardara txiki bat erregistratu zen Eneritz herrian, 2.1 magnitudekoa Richter eskalaren arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!