Stefan de Goñik irabazi du Berriozarko jaietako argazki lehiaketa

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 8a, 09:56

Jaiak bai gozoak lanarekin eskuratu du 250 euroko saria.

Lehenengo sariaz gain, Raul Latorren Hasierako danbada, Oscar Gonzalezen Begiradak eta Iñaki Vergararen Topagunea eta Trikitiaren soinuz irudiak gailendu dira epaimahaiaren irudiko, eta 60 euroko saria eman diote bakoitzari.

Urriaren 5etik 17ra Berriozarko kulturgunean egonen dira ikusgai aurkeztutako lan guztiak.

Udalaren webgunean ikus daitezke saritutako argazkiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!