Berdintasunean ospatu nahi dituzte jaiak Atarrabian

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 30a, 09:36

Bi kanpaina aurkeztu ditu Udalak: bat Berdintasunaren eta Parekidetasunaren aldekoa eta bestea festa iraunkorren aldekoa.

Jaiak denondako jai goiburuarekin jarri dute abian Berdintasunaren eta Parekidetasunaren aldeko kanpaina. Ez hori bakarrik, sozialki jai iraunkorrak izateko deia ere egin diete herritarrei. Berdintasunerako I Argazki Lehiaketa antolatu dute aurten lehen aldiz (paperezko modalitatea eta instagram sare sozialeko modalitatea izanen du), eta horretaz gain, informazio gune bat egonen da Atarrabiako Jaietan. Gune horretan adituak diren pertsonak lanean izanen dira, euskaraz edo gaztelaniaz artatzeko prest. Bertan, baliabideei buruz informazioa emanen dute eta baita jaietako kanpainaren materiala banatu ere: zapi moreak, pegatinak, txapak, genero indarkeria prebenitzeko gazteei zuzendutako gidak eta beste. Hor bertan ere argazkiak ateratzeko makina izanen da, Parekidetasunaren aldeko argazki albuma osatzeko. Bertan ateratako irudiak ere argazki lehiaketara bidal daitezke.

Berdintasunerako I Argazki Lehiaketan 31 merkatal gunek parte hartu dute, horietan trukatu ahalko dira lehiaketaren sariak. 950 € banatuko dira 5 sariren artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!