'Oneka' ikuskizunaren DVDa grabatuko dute urriaren 3an Barañaingo auditorian

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 3a, 09:13
'Oneka' ikuskizuna Donostiako aquariumean taularatu zuteneko une bat.

Sarrerak dagoeneko salgai daude interneten.

Ene kantak ekimeneko lagunek Euskalerria Irratiaren aldeko CD-DVDa karrikaratu zuten duela urte bete, haurrentzako 20 kantarekin eta hainbat artistaren laguntzaz: fermin Muguruza, Ruper rdorika, Manolo Garcia... 5.000 ale saldu dituzte, eta bultzada ederra eman diote Euskalerria Irratiari.

Kanta horietan oinarriturik, ikuskizun musikatua osatu zuten: Oneka. Azken hilabeteotan, Euskal Herrian zehar hamaika bider taularatu dute arrakasta handiz: Iruñeko Gaiarre eta Zentral Kafe Antzokia bete dituzte, Gasteizko Jimmy Jazz, Donostiako aquariuma, Atarrabiako Kultur Etxea…

Orain ikuskizun hori zuzenean grabatuko dute beste DVD bat egiteko. Barañainen izanen da, urriaren 3an. Sarrerak dagoeneko salgai dira interneten, sei euroan. ON egin!

 Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!