'Lasterbidean' elkartasun ekimena, Berriozarren

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 5a, 13:15

Elkartasun lasterketak euskal presoei elkartasuna adieraziko die igandean Berriozarren. 1.000 lagunen parte hartzea espero dute antolatzaileek.

Elkartasun lasterketa izanen da Lasterbidean. Igandean Berriozarren eginen dute euskal presoen sakabanaketaren aurkako ekitaldia. Korrikaldian 1.000 lagunek izen ematea espero dute antolatzaileek, “kirola eta elkartasuna uztartzen dituen ekimena da Lasterbidean eta jendearen parte hartzea zinez garrantzitsua izaten da”. Korrika egiteaz gain eta elkartasunaz adieraztearekin batera bestelako ikuskizunak ere izanen dira: herri kirolen erakustaldia, dantzaldia, haurrentzako jolasak eta baita herri bazkaria ere.

Lasterbidean, errepresaliatuen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko ekimena da. Lasterketan emandako urratsak, elkartasun keinu bihurtzea da ekimenaren helburua. 11:30ean izanen da Berriozarko lasterketa igandean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!