Hirugarren urtez jarraian egiten ari dira Berriozarren Pintxoaren Astea. Joan den ostiralean ekin zioten eta igandera arte izanen da aukera parte hartzeko. 2,5 euroren truke pintxoa eta edatekoa eskuratu ahal izanen da Berriozarko 13 tabernetan.
Epaimahaia hiru kidek osatuko dute: Mikel Goñi pilotariak, Roberto Armendariz burtzikariak eta Radio Marcako esatari Jose Ignacio de Quesadak erabakiko dituzte zein hiru pintxok merezi duten saria.
Tabernen artean hauexek hartuko dute parte: 101, Ibaialde, Gure, Iturkoa, Vaquero, Kantxala, Xajoa, Irati, Txirrintta, La Bodega, Txoko Ilumberri, Tabor eta Rockaberri. Taberna bakoitzak erabakiko du zein ordutegitan banatuko dituzten Pintxoaren Astean parte hartuko duten pintxoak.
Bezeroen artean ere izanen da saririk. Alfaron asteburua pasatzeko aukera zozketatuko dute pintxoa jatera hurbiltzen direnen artean.