Ordutegi estuegiek eragin dituzte billabesen azken istripuak, ELAk salatu duenez

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 21a, 19:21

Ordutegi horiek lehenbaitlehen berrikusi behar direla salatu du ELA sindikatuak.

Maiatzaren 5ean izan zen Iruñeko autobus publikoen azken istripu larria. Billabesa batek geldirik zegoen autobus baten aurka jo zuen bete-betean, Merindade plazako bere geltokitik abiatzera zihoanean. Horren ondorioz hamaika bidaiari artatu behar izan zituzten.   

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Iruñeko garraio publikorako autobusek ordutegi zorrotza bete behar dute geltoki guztietara zehaztutako unean iristeko. Gidariei geltoki batetik bestera ematen zaizkien denbora tarteak motzegiak dira eta ez dituzte kontuan hartzen trafikoan izan daitezkeen arazoak, errepideen konponketa lanak  edo beste ezustekoak. Honen ondorioz gidariak presiopean eta urduri ari dira lanean eta egoera honek istripuak eragiten ditu. Hori dela eta ELAk Iruñerriko Mankomunitateari eskatu dio ordutegi horien berrikusketa egin dezaten lehenbaitlehen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!