Euskarazko hiri-udalekuetan izen emateko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 18a, 14:04

‘Udablai’ leloarekin Atarrabiako Udalak  antolatu ditu aurtengo udarako ere hiri-udalekuak. Euskaraz eta gazteleraz eginen dira. Ekainaren 5 arte eman daiteke izena.

Lan-arrazoiak medio, oporretan dauden seme-alabak zaindu ezin dituzten eta bestelako laguntzarik ez duten gurasoen Atarrabiako Eremu Oinarrizkozko haurrentzat izanen dira bereziki udaleku horiek. Udablai izenarekin aurkeztu ditu Atarrabiako Udalak. 3 urtetik 12 urtera arteko haurrek eman dezakete izena ekainaren 5 arte.

Udalekuak goizez izanen dira, 9:00etatik 14:00ak arte. Izen emateak hamabostaldika eginen dira. Euskarazkoaren kasuan uztailaren 27tik 31ra izanen dira eta abuztuaren 3tik 14ra eta 17tik 28ra. Gaztelaniazkoen kasuan uztailaren 27tik 31ra eta abuztuaren 3tik 21era izanen dira.

Eskaerak egiteko epea: maiatzaren 19tik ekainaren 5era, 012 telefonoan. Izena emateko orduan udalekuaren kostua ordainduko da. Ordainketa txartela bidez eginen da. Norbaitek txartelik ez balu Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegora jo beharko luke, eskabidea egin eta une horretan emanen dioten ordainketa-gutunaren bidez udalekua ordaindu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!