Antsoaingo elkarte baterako kanabisa landatzea delitua dela dio epaileak

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 13a, 13:31

Elkarteak ez ditu baldintza guztiak betetzen Agoizko Epaitegiko Lehen Instantziako epailearen arabera.

Zangotzako zelai batean landatzen dute kanabisa eta Antsoaingo Le Club izeneko kanabis elkartera bideratzen dute.  Delitu zantzuak atzeman ditu Agoizko Epaitegiko Lehen Instantziako epaileak: “droga trafikoan aritu dira Zangotzako zelain jabe direnak eta Le Club elkarteko arduradunak”.

Marihuana landare osoak eta landarearen adarrak dituzte zelai horietan. Egoera onean lehor daitezen kokatuak baita marihuana haziak, guraizeak eta marihuana kontsumitu ahal izateko prestaketarako beharrezkoa den bestelako tresneria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!