Burlatan kirol jardueretarako plaza berritzeko epea astelehenean zabalduko da

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 13a, 08:37

Maiatzaren 18tik 22ra berritu ahal izanen dute burlatarrek heldu den ikasturtean kirol jardueraren bat egiteko plaza.

Burlatan antolatzen diren kirol jardueretarako plaza berritu edo erreserbatzeko aukera zabalduko da astelehenean, 18an eta ostiralean, 22an amaituko da. Heldu den ikasturterako plaza gordetzeko beharrezkoa izanen dute izena ematea orain, bestela, uztailaren lehen hamabostaldian bigarren aukera izanen da. Bigarren txanda horretan ordea, izen ematen dutenei ez zaie plaza ziurtatuko. Zozketa batean hartuko dute parte.

Heldu den ikasturtean plaza eskuratzeko lehentasuna izanen dute aurten kirol jardueretan parte hartu dutenek. Gainerakoek bete gabe gelditzen diren jardueretarako aukera baino ez dute izanen. Horrez gain, inskripzio nahikorik ez bada jarduera zehatz batean, Kirol- Patronatuak bertan behera utz dezake jarduera konkretu hori.

Norbanako bakoitzak kirol jarduera bakarrean eman ahal izanen du izena eta ondoren, toki hutsak izanen balira, beste kiroletan parte hartzeko aukera ere izanen du.

Izen emateko prozedura

012 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena maiatzaren 18tik 22ra edo Kirol Patronatuan jardueraren prezioa kontu korrontean sartuta ( ES66 2100 5256 61 2200060551) eta izen abizenak zein aukeratutako kirol jarduera adierazita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!