Bosgarren edukiontzia erabiliko dute Sanduzelai, Buztintxuri eta Artikako etxebizitzen %27k

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 5a, 08:41

3.120 etxebizitzek eman dute izena gai organikoak bereizteko proposamenari. Datozen egunetan zenbateko hori haztea espero du Mankomunitateak.

Sanduzelain atzo jarri zituzten bosgarren edukiontziak. Guztira 53 zabor ontzi berri izanen ditu auzoak. Gaur Buztintxurin jarriko dituzte beste 31 eta bihar Artikan beste 39. Modu horretan gai organikoak bereizteko edukiontziak Iruñera eta Iruñerriko auzo guztietara iristeko beste urrats bat eginen dute. Oraingoz hiru auzo horietan 11.571 etxebizitzatik 3.120k bat egin du bosgarren edukiontzia erabiltzearekin. Datozen egunetan familia gehiagok bat egitea espero du Iruñerriko Mankomunitateak.

Hirugarren fasearen barruan zabaldu dira hiru auzo horietara bosgarren edukiontziak. Maiatzean eta ekainean izanen da fase horretako lehen etapa, bigarrena iraila eta abendua bitarte. 1.511 zabor ontzi berri jarriko dituzte guztira lehen etapan.

99.706 etxebizitza gehiagok erabiliko dituzte urte bukaeran hondakin organikoak bereizteko edukiontziak, guztira gainerako auzoak kontuan hartuta 142.473.

Auzoz auzo

3.120 familia gehiago ariko dira hondakin organikoak bereizteko prest Sanduzelain, Buztintxurin eta Artikan. Hasieran, bereizketa hori egitea boluntarioa izanen da. Orain arte Sanduzelain 1.454 etxebizitzatan eginen da, Buztintxurin 993tan eta Artikan 314 etxebizitzatan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!