Foruzainek eskainiko dute udaltzain zerbitzua Berriobeitin

Euskalerria Irratia 2015ko api. 29a, 18:23

Maiatzaren lehenetik aurrera lau foruzainek laguntza emanen diete bertako bi aguazilei, gaur sinatutako hitzarmenean zehazten den bezala.

Elkarlan akordioa sinatu dute Javier Morras Presidentzia, Justizia eta Barne kontselariak eta José Mª Irisarri Berriobeitiko alkateak, Patxi Fernández, Barne Saileko zuzendari orokorra eta Mario Zunzarren, Foruzaingoaren komisarioa aldamenean zituztela.

Udalbatzako kideak babestea, udalaren egoitzak eta eraikinak zaintzea, trafikoa eta errepideen segurtasun lanak, ikuskizun publikoen arauak betearazi, istripu, delitu eta arrisku egoerei aurre hartzea eta ordena publikoa zaintzea izanen dira    Foruzainen betebeharrak Berriobeitin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!