Sanduzelaiko jaiak iruditan

Euskalerria Irratia 2015ko api. 24a, 17:52
Zaldikoa Sanduzelaiko jaietan

Igandean azken txanpa Iruñerriko lehen festeetan: goizean artisautza feria, erraldoien bilkura Azpilagaña eta Mendillorriko konpartsekin, Miguel San Miguelen kontzertua, Duguna dantza taldea, azken eztzierroa eta maiordomoen azken dantza. 

Giro bikaina Sanduzelai auzoko festetan. Ostiralean txupinazoa jaurti eta handik gutxira euria ageri zen. Larunbatean, aldiz, ateri eta giro epela izan dute arrantza lehiaketa, kaldereteak, Sanduzelai Kantuz, haurrentzako jolasak, zezentxoak eta kontzertuak egiteko. 

Igandean jaien azken txanpa: goizean dianak, erraldoiak, artisautza erakusketa , Miguel San Miguelen kontzertua jai eremuan eta arratsaldean haurrentzako jolasak, 17:30ean Duguna dantza taldearen emankizuna eta jarraian dantzaldia.  20:00etan azken maiordomoen dantza Nikasio Landa kalean, azken entzierroa 20:30etan eta 22:00etik aurrera bilketa eta garbiketa lanak auzolanean.

Hona hemen Sanduzelaitik bidalitako irudi batzuk:

Just dance lehiaketa: Umetxeako gaztetxoek antolatutako ekitaldia. Zorionak!

 

Txupinazoa:

Kaldereteen bazkaburuko luzea:

Ion, Katalintxe, Gartzia eta Maritxu kalean. Jaiak hastear. (Argazkia: Veronica Ferreira)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!