XXI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aurkeztu du Barañaingo Udalak

Euskalerria Irratia 2015ko api. 15a, 09:12

Maiatzaren 8tik 10era eginen dute jaialdia. Nafarroan jite honetako bakarra da. Saio guztiak doakoak izanen dira.

Txotxongiloek Barañain hartuko dute beste urte batez. XXI. Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia ospatuko dute maiatzaren 8tik 10era. Lakuko anfiteatro naturala eta Udaletxe plaza izanen dira antzelekuak. Zazpi antzerki talde ariko dira euren lanak aurkezten, gehienak Nafarroako txotxongilo taldeak.

Nolanahi ere atzerritik ere etorriko dira taldeak. Adierazgarrienetako bat, "Arkakusoen zirkua” taularatuko duen talde belgikarra. Lan hori ikusi ahal izateko aldez aurretik sarrerak eskuratu behar izanen dira Kultur etxean, maiatzaren 7an edo 8an.

Bestalde, Gus Marionetas konpainiak gurasoen eta seme-alaben arteko txotxongilo tailerra eskainiko du, elkarreragina sortzeko helburuarekin.

Raul Lopez Martinen afixak iragarriko du Nazioarteko Txotxongilo jaialdiak. "Comienza la funcion” izena eman dio kartelari. Horretaz gain, Kultur Etxeak erakusketa bat hartuko du apirilaren 27tik maiatzaren 8ra bitarte. Alde batetik, haurrek txotxongiloen inguruan egindako lanak izanen dira ikusgai eta jaialdirako aurkeztutako kartel proposamen guztiak ere jarriko dituzte erakusketan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!