Gizon bat hil da Mutiloan, autoarekin eskorga bat jota

Autoa errepidetik irten eta eskorga bat jo ostean zendu da 80 urteko gizonezkoa.

Francisco Javier Aguado Cornado da hildako gizonezkoa. Gidaria autoan zihoala gertatu da istripua atzo arratsaldean, Mutiloabeitin: errepidetik irten eta eskorga bat jo zuenean zendu zen. Istripua jazo den tokira joan ziren berehala larrialdi zerbitzuetako beharginak, baina ezin izan zuten deus egin gizonezkoaren bizia salbatzeko; bertan hil zen.