Burlatako ICF Faurecia-Lear enpresako langileak argi mintzatu dira batzarrean: nahiago dute ziurtatu lantegia 2016ra arte zabalik izanen dela eta zenbait aurre-jubilazio hitzartuko direla, zer lortuko duten jakiteke protestekin aurrera segitu baino. Baietz esan diote CCOO eta UGT sindikatuek enpresako zuzendaritzarekin loturiko aurre-akordioari, ELA eta LAB kontra egonagatik ere. 134 langilek alde bozkatu dute (%76,6), 37k aurka (%21,1) eta 4 boto zuri izan dira (%2,3). CCOO sindikatuak prentsa ohar baten bidez nabarmendu duenez, “akordioak bermatzen du 2016ko abenduaren 31ra arte lanean segituko dugula, eta ez dela izanen kaleratze traumatikorik”. Aurreakordioaren arabra, lantokia 2016ko abenduaren 16ra arte izanen dazabali, aurre-jubilazioak adostuko dira 55 urte baino gehiagoko langileekin, lantokia uzteko pizgartiak izanen dira, beste lantoki bateak birkolokatzeko aukera emanen da, eta soldata %8 jaitsiko da LABen idurikoz, aldiz, enpresako "zuzendaritzaren xantaiak erabat baldintzatu du bozketa".