Paisaia neutrinoekin

Oihane Arangoa 2015eko urtarrilaren 28a

DIPCk eta Kutxak antolatuta, hitzaldia Juan José Gómez Cadenas zientzialariarekin, neutrinoak hobeto ezagutzeko, "Paisaia neutrinoekin", Kutxa Andia aretoan (Andia kalea, Donostia), osteguna, urtarrilaren 29an, 19:30etan.

Neutrinoak mamuen antzeko partikulak dira. Ez dute karga elektrikorik, ez ia masarik eta ez dute kosmoseko ia ezerekin elkarrekintzarik izaten. Hala ere, neutrinoa oso ugaria da, argiaren ondoren materia forma ugariena. Momenturo, zeharkatzen gaituen neutrino kopurua, hondartza handi batean dagoen hondar ale adina da! Baina, erabili al daitezke zeozertarako?

Gómez-Cádenas irakasleak neutrinoz betetako paisaia aurkeztu eta partikula hauek izan ditzaketen erabilpen harrigarriak erakutsiko dizkigu, Hego Poloan kokatutako teleskopiotik hasi eta armategi nuklearren kontrola arte.

Juan José Gómez-Cadenas zientzialari, saiakeragile, zientzia dibulgatzaile eta nobelagilea da. Fisikaria izatez, zortzi urtez aritu zen CERNen lanean. Eszedentzian dagoen Fisika atomiko eta nuklearreko katedraduna, gaur egun, neutrinoen izaera ulertzeko esperimentu bat zuzentzen du Canfranc-eko Lurrazpiko Laborategian.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!