Arrosa irrati sarea: "Behetik gorako informazioan sinesten dugu"

Oihane Arangoa 2015eko urtarrilaren 26a

Duela hamabost urte sortu zen Arrosa irrati sarea, euskarazko irrati txikien eta ez hain txikien arteko elkarlana bultzatzeko helburuarekin; gaur egun Euskal Herriko leku desberdinetako 21 irrati dira sarekide, eta kopuru hori handitzea dute xede. Jon Aranburu alegiarra da koordinatzailea. "Esan daiteke Euskal Herriko herrialde guztietatik daukagula ordezkaritza Arrosa sarean. Zuberoko Xiberoko Boza, Nafarroako Eguzki irratia edo Irati irratia, edo Hala Bedi Araban, edo Aiaraldea, eta Bizkaian, Bilbo Hiria irratia. Gipuzkoan ere irrati ugari daude. Beraz, eta guk askotan esan izan dugu hori, Arrosa sareko irratiok aldi berean zerbait emititzen dugunean ia-ia Euskal Herri guztian entzuten dela."

Iturria: ataria.info

via @tolosaldeataria: Zer da @arrosasarea? Jon Aranburu: «Behetik gorako informazioan sinesten dugu" http://t.co/gE67gp5unT http://t.co/UMoUe4cDwn

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!