'Target' euskalduna hautatu Facebook-eko orri bateko mezuak zabaltzean

Oihane Arangoa 2015eko urtarrilaren 23a

Facebook-eko orri jakin bateko mezuak nork ikusi ditzakeen aukeratzerakoan, hizkuntzaren arabera target euskalduna hautatu dezakezu orain. Post promozionatuak ordaintzen dituzunean gertatzen da hori, eta baita zenbait orrik (ez guztiek) daukaten sustapen aukera doakoan.

Sare sozialetako sustapenean lan egiten duen Iker Merchan lagunak eman dizkigu datu hauek.

Batetik, Facebook-eko orrialde batzuen izenean idazten duzunean, kasu batzuetan sustapen aukera ikusiko duzu (diana baten eran, interfazean), eta beste batzuetan ez. Zeren arabera den hori, ez dakigu, baina hemen dituzue bi adibideak. Lehenbizikoan ez dago aukera, bigarrenean bai, adi dianari.





Hortaz, zure orrialdeak dianaren aukera hori badauka, zenbait aukera doitu ditzakezu zure mezua audientzia/target zehatz batera irits dadin.

Jarraian itsatsitako pantaila-irudietan, target-zehaztapena nola egiten den erakusten dugu:












Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!