Nomofobikak konpainiaren eskutik.
Lau urte pasa dira “Sarean Kateatuak” antzezlanak “Poltsiko Antzerki Saria” irabazi zuenetik. 120 emanaldi baino gehiago egin ditugu, kultur-etxe, areto, plaza eta ikastetxeetan. Nomofobia bezalako gai batekin kritika eta umorea barra-barra zabaltzea lortu dugu.
2020an, Nomofobikak proiektu berri batekin gatoz: “HACKERRAK”. Unibertso zabala dugu oraingoan: Robotika, adimen artifiziala, datuen lapurketa masiboa, cookiak, algoritmoak, etab.
Gure harremanak egunetik egunera aldatuz doaz: gure lana robotizatzen hasi dira, GAFA (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako plataformek komertzio txikia ordezkatu nahi dute. Iraultza baten hasieran gaude: IV. industria iraultza. Gizateriak inoiz bizi ez duen hori, abiada bizian dator orain. Lan falta dela eta, hiru aktoreek onartzen dute robotika aztertzeko adimen emozionaleko proba batzuetan parte hartzea. Probak egin ahala beraien eginbeharra alboratu eta ozen adieraziko dituzte beraien sentipenak; hacker komando bat sortzeko beharraz arituko dira, edota oso lodia den Interneteko kablea mozteaz.
Autoretza: Ana Pérez, Olatz Beobide, Belén Cruz, Patxi Pérez Antzezleak: Belén Cruz, Olatz Beobide, Patxi Pérez Zuzendaritza: Ana Pérez.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.