2022/03/21 19:00etan

Olerki eta musika errezitaldia

Itzalak elurretan

Itzalak elurretan
Civivox Kondestable, Iruñea

Poesia eta zango-biola errezitaldia. Iosune de Goñi idazlearen azken poesia lanak eta XVII. mendeko lyra viol musika uztartzen dituen ikuskizuna da Itzalak elurretan. Bi garai, bi sortzaile eta bi lengoaiaren arteko elkarrizketa. Iosune de Goñi (Burlata, 1993) idazlea eta argazkilaria da. Gorputz baten aztarnak elurretan (Bermingham, 2022) eta Trenza roja (2020) liburuak idatzi ditu. Bere testuek hainbat sari jaso izan dituzte eta aldizkari, fanzine eta antologietan argitaratu dira. Leire Alonso Allué (Burlata, 1994). Nafarroan egin zituen biolontxelo Ikasketa Profesionalak. Bilbon Itziar Atutxarekin zango-biola Ikasketa Profesionalak egin ondoren, Sevillako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasle da egun.
Errezitatzailea: Iosune de Goñi. Musikaria: Leire Alonso

+18.  Doan. Aurrez izena emanda. 

Hizkuntza: Euskara

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!