6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Leku-kopuru mugatua. Izen-emateak liburutegian edo biblicha@navarra.es helbidean
Dani Martirenak eta Ana Ibáñezek 2018ko Etxepare saria irabazi zuten “Cosimoren katiuskak” album ilustratuarekin. Liburua irakurri eta gero haurrei euren parkeak irudikatzeko aukera emanen zaie. Horretarako, liburuan oinarritzen diren irudiak izanen dituzte eskura (parkeko jarlekuak, hodeiak, katiuska horiak, zuhaitzak, eskailerak). Orduan, parkea collage teknikarekin osatuko da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.