Jose Ramon Etxabarriaren eskutik.
Lau saiotako ziklo honetan, egunerokoan gizaki orori, arraza, sexu jatorri edo bestelako bereizgarririk baldintzatu gabe, inguratzen gaituzten oinarrizko elementu batzuen izatearen azalpen zientifikoak entzungo ditugu, era erraz eta ulergarrian azalduta: hizkuntza, neurtzearen kontzeptua, argia eta denbora.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.