2022/02/12 18:30ean

Kontzertua

Zinema Musikatuz

Zinema Musikatuz
Baluarte, Iruñea

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik eta Javier Irigoien musikari eta gidoilariarekin, film baten azken emaitzan eta ikus-entzuleen emozioarekin konektatzeko helburuan bere soinu-bandak duen ahalmenaren eta garrantziaren ingurukoa da Musicando Cine / Zinema Musikatuz kontzertu gidatua. Baluarte Txiki zikloaren laugarren proposamen honetan, orkestrak Fernando Velázquez musikagilearen eta zuzendariaren zenbait soinu-banda interpretatuko ditu zuzenean –besteak beste, Zipi y Zape, Lo imposible eta Un monstruo viene a verme filmetako musikaren egilea–. Zehazki, film horietako irudi batzuk proiektatzen diren bitartean entzungo dira. 
 
Fernando Velázquez musikagilearen soinu-banden hautaketa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa 
Gidoia eta aurkezpena: Javier Irigoien
Zuzendaria: Rubén Díez
Ilustrazioak: Mª José Llorente
Jatorrizko kontzeptua Bilbao Orkestraren enkarguz
 
 
IRAUPENA: 50 MINUTU

Hizkuntza: Euskara

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!