Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean.
Bertsolariak: Alazne Untxalo, Amets Arzallus, Eneko Fernandez, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo
Bertsoaroaren 31. aldia, ohikoa den gisan, lehen mailako bertso jaialdi batekin hasiko da. Alaitz Rekondo arduratu da gaiak prestatu eta jartzeaz, eta, haiei kantari arituko dira sei bertsolari. Oholtza berean elkartuko dira ibilbide eta herrialde ezberdinetako bertsolariak, tartean, lau txapeldun, eta denen artean osatuko dute egungo bertsolaritzaren argazkia.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.